Editorea: Aranzadi ZEko Herpetologia Saila
Euskal Herriko anfibio espezie gehienak udaberri udaran ugaltzen dira, baina bada salbuespen bat, baso-igel gorria. Espezie hau udazken-neguan ugaltzen da. Anima zaitez erronkan parte hartzera, Hiru galdera hauek erantzunez.
Behatu al dituzue baso-igel gorriaren erruteak zuen eskolako urmaelean?
Noiz behatu zenuten lehen errutea?
Zenbat errute zenbatu dituzue urmaelean?
Informazio osagarria lotura honetan aurki dezakezue.
Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan, formakuntza saioak abian dira. Azkoitian izan da lehen saioa, azaroaren 7an eta bertan, urmaeletarako baliagarri izango diren Ikas-egoerak sortzen hasi gara etapaka eta zonaldeka banatutako talde txikietan. Gaurko saioak jarraipena izango du hurrengo urtarrilaren 23an.
Ikusi zer duten esateko Albert Montorik eta Cristina Cabrerak eskolan urmaela izatearen inguruan. El Prat de Llobregat-eko Salvador Dalí institutuan 1996 urtean egin zuten urmaelaren erabilera didaktikoa nola egin duten eta ekarri dituen abantailak goraipatzen dituzte.
Zepadiko putzuak izan ziren Eskoletako Urmaelen Sarean sorturiko lehenak. Ereñotzuko Txirrita Eskolako umeek, gurasoek, irakasleek eta auzotarrek auzolanean sortu zituzten 3 urmaelak 2013an. Egun, herritar askok bisitatzen duen biodibertsitate handiko eremua da Zepadi, eta era berean, Ereñotzuko ikasleentzat laborategi natural aparta.
Zepadiko putzuak egin ostean, bertako fauna ikertzeko proiektu txiki bat sortu zen. Irudian dituzue auzolanean egindako urmaelei esker egun Zepadiko putzuetan aurki daitezkeen animaliak.