Baliabideak

Ornitho-ra sarbidea

Zuen eskoletako urmaeletan behatzen dituzuen espezieen datuak sartzeko, ornitho plataformara sarbidea ondoko ikonoetan aurkituko duzue. Lehenengoan EAEn dauden eskolentzako eta bigarrena Nafarroan kokatzen diren eskolentzako.

Anais_Putzu_Koloreatzeko.JPG

Margotu gurekin

Urmaelak arte sorkuntzarako, behaketarako eta esperimentaziorako leku paregabeak dira. Urmaeletako biodibertsitatea ezagutu nahi? Margotu urmaela inguratzen duen paisaia gurekin.

Hernaniko eta inguruetako anfibio eta narrastiak

Hernaniko eta Inguruetako Anfibio eta Narrastiak liburuan, nahiz eta Hernaniko espezieak aipatzen diren, orokorrean Gipuzkoan oso arruntak diren anfibio eta narrastien informazioa aurkitu daiteke.

Xapoketan Karta-Jokoa

Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa.

Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak.

Karta-jokoak ezagutza, memoria, azkartasuna eta arreta lantzeko zailtasun ezberdineko lau jolas ditu, etxean edo lagun artean ez ezik, eskolan jolasteko moduan ere egongo dira diseinatuak.

Espezie bakoitzaren izena euskara batuan eta izen zientifikoan emango da.

Eskuratu nahi baduzu egin klik hemen.

Odonatuen identifikaziorako gida

Iñaki Mezquitak sortutako Euskal Herriko Odonatuen identifikaziorako gakoa. Gako konplexua eta osatua da, baina argazki eta ezaugarri ezberdinak azaltzen dituena. Euskaraz 41. orritik aurrera.

Eskola bakoitzari gako sinplifikatuaren gida banatu zaizue, eskola berria bazara eta materiala ez izatekotan, jarri gurekin kontaktuan.

ClavesOdonatosV2EU.pdf

Burruntzi eta sorginorratzen anatomia

Jarraian, Iñaki Mezquitak ateratako argazki zoragarrietan, hemen aurkitu ditzakegun hainbat sorginorratzen (lehenengo bi argazkiak) eta burruntzien (azkeneko bi a atal nagusiak adierazten dira, hauen anatomia hobeto ezagutzeko.

Artropodoak lantzeko material didaktikoa

Hona hemen Iñaki Mezquita entomologoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lantzeko artropodoen inguruan garatutako material didaktikoa.

Artropodoak, DBHn lantzeko material didaktikoa.pdf
Expo.pdf

Odonatuen euskal izenak

Hurrengo dokumentuak odonatuen izen zientifikoa eta haien euskarazko, gaztelerazko eta katalanezko izen arruntak jasotzen ditu.

Odonatuen euskal izenak.pdf

Artikulu interesgarriak

Bideo interesgarriak