Nire oinen azpian, Emmanuelle Houssais: Gure oinen azpian, bizi-bizirik dago lurzorua! Animalia asko bizi dira bertan. Ezagutu zizareen, kukurutxen, kolenboloen eta lurzoruko beste bizilagun batzuen bizitza ezkutua, urtaroz urtaro. Testu laburrak eta marrazki ederrak, lur azpian bizi diren zomorro eta animalia txikiei buruz gehiago jakiteko
Naturari ¡buruzko istoriak, patxadaz bizitzeko, begiratzeko ikasteko eta gauzarik txikienekin liluratzeko
Konplexutasun morfologikoa, naturaren zikloan duten balioa, espezie-aberastasun apartekoa... Intsektuei buruz jakin beharreko guztia liburu eder batean, zeinak gogora ekartzen baititu garai bateko landa-koadernoak.
Ehun bat landare jangarri, katalogo eder batean bilduta, biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia adierazteko.
Bai pinguinoa eta bai kolibria, enara eta zozoa... 80 bat hegazti-espezie erakusten dira: habia, hegan egiteko manera, kantua; denak koloretako marrazkietan. Argitalpen berria, laster eskura.
Baserriko animaliek armiarmarekin jolastu nahi dute, baina hura oso lanpetuta dago bere amarauna ehuntzen. Aurkitu egingo duzu zetazko hariari zeure hatzen ukimenaz jarraituz gero.
Ipuin-bilduma, eleberria eta saiakera literarioa nahasten diren eremu lausoan, liburu bakan honek orainaren eta iraganaren arteko harremanak kontatzen eta esperantzaren eta memoriaren arteko hariak josten ditu. Hiru udatan zehar gertatzen diren hirurogeita bat pasarte dira: leku kuttunei uko egin beharretik hasi eta basora itzultzeko prestaketetara. Etapa bakoitzean, xomorro bat, zubi lanak egiteko prest. Denborari buruzko gogoeta xamur eta umoretsu bat da, haurtzarotik zahartzarorako bidaia, natura eta harremanak birpentsatzeko gonbita. Bizi garen mundu azeleratutik ihes egiteko opari bat, hain ederki idatzia, xomorroak ere polit agertzen baititu.
Animalien ezagutza-kartak
TTARTTALO - 9788498437584