Editorea: Aranzadi ZEko Herpetologia Saila
Editorea: Aranzadi ZEko Herpetologia Saila
Ikasturte amaierarekin batera, maiatza amaieran Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna izateaz gain, ekaina hasieran Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ere bada. Data hauen karietara Eskoletako Urmaelen Sareko kideei zuzenduriko hirugarren egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu.
Oraingoan urmaelak ezkutzatzen duen mundu txiki eta berezi horri, urmaeleko zein inguruko izaki bizidunei lotuko gatzaizkie eta zoom-a handituz edo eta argazki edo marrazki makroak eginez, sortuz, bioaniztasunaren mapa egingo dugu; bai bioaniztasuna zein ingurumen aberastasuna balioan jarriz.
Horretarako Urmaelak biltzen duen ekosistemako edozein espezie aukeratu dezakezue eta haren argazki edo marrazki makro bat egin, izaki horrek dituen zehaztasunei, detaileei edo izate nimiñoari erreparatuz.
Ikusezina den horrek osatzen ditu ekosistema baten harremanak, eta gu ere horri begira jartzen gara putzuetan. Begirada aldaketa horrek ematen digu ikaskuntza prozesuan aberastasuna; ekarpen kualitatibo gisa.
Beraz, animatu zaitezte, handitu begirada txikitasunera eta bidali zuen urmaelean dagoen izaki bizidun baten irudia (bakarra) ekainaren 1a baino lehen urmaelaeskolan@aranzadi.eus helbidera.
Gabriel Garcia de Marcos: "Urmael bat suntsitzea ekintza erraza da, urmael bat sortzea eta zuen aberastasuna berreskuratzea ordea, urteetako prozesu zaila izan daiteke.
Esaterako, Arabako Errioxan, Zuhaitz-Igelaren kasuan, Navaridasko lakutik 500 metrotara dagoen mikrohezegunean, 2017an behatu zen Zuhaitz-igelaren lehen alea. Handik hiru urtetara (2020) lehen arra iritsi zen eta handik lau urtetara, alegia 2024an eman ziren lehen ugalketak. Bai iaz (2025) zein aurten ugalketak eman dira. (Zuhaitz-igel ar ugari egotea beharrezkoa da emeak ar egokiena aukeratu eta ugaltzeko). "
Tanta bat erori da zerutik, eta urmaelean hartuko du atseden. Tantaka-tantaka beteko da putzua urez, eta ur horrek sortuko du ekosistema bat berezia dena, berdinik ez duena: urmaela. Aranzadi Zientzia Elkarteak urteak daramatza tamaina txikiko putzuak, mikrohezeguneak, sortzen. Sarri, auzolanean edota erakundeekin eta enpresekin elkarlanean. Izan ere, klima aldaketaren aurrean, urmaelak mehatxupean daude; baina era berean, urmaelak sortzea da klima aldaketari eta biodibertsitate galerari aurre egiteko modu bat.
2026-02-09. Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.
34:00-40:30 minutu tartean
Euskal Herriko anfibio espezie gehienak udaberri udaran ugaltzen dira, baina bada salbuespen bat, baso-igel gorria. Espezie hau udazken-neguan ugaltzen da. Anima zaitez erronkan parte hartzera, Hiru galdera hauek erantzunez.
Behatu al dituzue baso-igel gorriaren erruteak zuen eskolako urmaelean?
Noiz behatu zenuten lehen errutea?
Zenbat errute zenbatu dituzue urmaelean?
Informazio osagarria lotura honetan aurki dezakezue.
Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan, formakuntza saioak abian dira. Azkoitian izan da lehen saioa, azaroaren 7an eta bertan, urmaeletarako baliagarri izango diren Ikas-egoerak sortzen hasi gara etapaka eta zonaldeka banatutako talde txikietan. Gaurko saioak jarraipena izango du hurrengo urtarrilaren 23an.
Ikusi zer duten esateko Albert Montorik eta Cristina Cabrerak eskolan urmaela izatearen inguruan. El Prat de Llobregat-eko Salvador Dalí institutuan 1996 urtean egin zuten urmaelaren erabilera didaktikoa nola egin duten eta ekarri dituen abantailak goraipatzen dituzte.
Zepadiko putzuak izan ziren Eskoletako Urmaelen Sarean sorturiko lehenak. Ereñotzuko Txirrita Eskolako umeek, gurasoek, irakasleek eta auzotarrek auzolanean sortu zituzten 3 urmaelak 2013an. Egun, herritar askok bisitatzen duen biodibertsitate handiko eremua da Zepadi, eta era berean, Ereñotzuko ikasleentzat laborategi natural aparta.
Zepadiko putzuak egin ostean, bertako fauna ikertzeko proiektu txiki bat sortu zen. Irudian dituzue auzolanean egindako urmaelei esker egun Zepadiko putzuetan aurki daitezkeen animaliak.