Jarduerak urmaeletan
Atal hau Eskoletako Urmaelen Sarearen parte diren eskolek urmaelean egiten dituzten jarduera ezberdinak partekatzeko gunea da.
Herri Ametsa
2021-02-16
Nature walk
LH 5. mailako ikasleekin, EKI 5.2 English bigarren moduluaren aurkezpen jarduera egin da.
Modulua inguruan ditugun animalei ingurukoa izanik, urmaelean topa daitezkeen animalien bila egindako irteera da jardueraren muina.
Helburu nagusiak:
Ingelesez, animaliei buruzko informazioa zuzentasunez eta autonomiaz ematea.
Ingeleseko saioetan ingelesez egindako parte hartzeak handitzea.
Animalien inguruko hiztegia sendotzea.
Ingurune naturala ezagutu eta duen balioa aitortzen laguntzea.
Jarraitu den sekuentzia hurrengoa da:
Gelan aurre-prestaketa: Zer ikustea espero duzue? Nola deskribatuko zenuke ikusitakoa?
Taldeka (4-5), 20 minutuz urmaelan eta inguruan aurkitzen dituzten animalia guztiak zerrendatzea. Txapelketa modura proposa daiteke.
Gelan ikusitako animaliak aurkeztu eta deskribatu.
Karta formatuan ikus zitezkeen animalien argazkiekin osatutako argazki bilduma bat eman taldeko. Animaliak izendatu eta taldekatzen saiatu behar dira taldekatzeen arrazoiak emanez. Adibidez: uretan bizi diren animaliak, hegan egiten duten animaliak, lau hanka dituzten animaliak, etab.
Lardizabal
2021-01-21
Aranzadi Zientzia Elkartearekin urmaelaren dibulgazio saioa
Haur Hezkuntzako 5 urteko geletatik Lehen Hezkuntzako 6. mailararte.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ion Garin eta Iñaki Mezquitarekin saio bana egin zen: Ion Garinekin urmaelaren inguruko dibulgazio saio bat izan zuten ikasleek, herrian (eskola ondoan) dagoen Olalde parkeo urmaelean, eta, Iñaki Mezquitarekin odonatuen erakusketa ikusi zuten.
Bizilore Eskola
2020-12-15
Urmael sareko plaka lotzea
Lehendabiziko topaketetatik bueltan aurkezpentxo bat egin genien haurrei Urmaelen Sarearen inguruan. Interes handia zeukaten zertara jolan ginen jakiteko beraz bertan emandako materialak aurkeztu genizkien eta sarearen helburuak azaldu.
Egun horretan 5etik 9 urte bitartekoei Sareko txapa erakutsi genien eta jarduera aurkeztu. Denbora pila bat igaro da ordundik eta tarte bat hartzea kostatu zitzaigun arren abendu bukaeran kanpo espazioko denboran aukeran eman genien nahi zuenari txapa jartzeko. Sei haur animatu ziren eta hurrengoa egin genuen:
Txapa non jarri erabaki.
Materiala aztertu.
Aroztegian beharrezko erramintak hartu
Bakoitzak egingo zuen lana erabaki.
Zuloak egin eta txapa lotu.
Momentu horretako argazkirik ez dugun arren nola gelditu den ikusteko bidaltzen dizuet ondorengo argazkia.
IES Plaiaundi BHI
2020-12-15Neguko garbiketa
Batxillerreko 2. mailako ikasleek, gabonetako oporrak hartu baino lehen, urmaelean dauden landare helofitoen urteroko garbiketa egin dute.
IES Plaiaundi BHI
2020-12-15Eskoletako Urmael Sarearen txapa jartzen
Batxillerreko 2. mailako ikasleekin batera, EUS-en logoa duen plaka eskolako Jaizkibel urmaelean jarri dugu, inguruan bizi diren koipuen harridurarako.