Unibertsitatearekin harremana
Gradu eta Master Amaierako Lanak
Urmaelak ikastetxean: zientzia egiteko aukera bikaina!
Eskoletako urmaelen erabilera didaktikoak hezkuntza arloan hartu duen bilakaera ikusita, eta eduki zein konpetentzia ezberdinak lantzeko duen potentzialtasuna dela eta, unibertsitateko gradu eta master amaierako azterketa gai ere bihurtu da proiektua. Hala, EHUko Irakasle Prestakuntzarako Masterreko ikaslea den Ane Fernandez Arrieta-ak, Joserra Díez doktorearen gidaritzapean, "Urmaelak ikastetxean: zientzia egiteko aukera bikaina!" izeneko azterketa aurrera eraman du.
Bertan lantzen diren aspektu nagusiak hauek dira:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan urmael baten presentzian egin daitezkeen jardueren bilketa bat egitea, irakasleek gidaliburu moduan erabili dezaketena. Horrela, ikasleek haien lurraldeetako urmaelek osatzen duten ekosistema txikia hobeto ezagutu eta balioestea, eta horiek babesteko ardura hartzea lortu nahi da.
Jarduerak sortzeko, ikasleek konpetentzia zientifikoa garatzea izan da helburu nagusia, horretarako, arazoetan oinarritutako ikaskuntza eta metodologia zientifikoa hartu dira oinarritzat.
Gidaliburuan malgutasuna lehenetsi da. Proposatzen diren jarduerek beraz ez dute sekuentzia bat osatzen. Jarduerak askeak dira haien artean. Bakoitzak curriculumeko hainbat konpetentzia, helburu eta eduki lantzen dituzte (eta irakasgai ezberdinetan kokatu daitezke: biologia, geologia, kimika...), honela, irakasle bakoitzak bere programazioan komeni zaion moduan txertatu ahal izango ditu.
Gainera, jarduera bakoitzean hainbat gomendio ematen dira: urtearen zein momentutan egin, behar den materiala etab. Ahal izan den heinean, jarduera batzuetan erabiltzeko baliabideak sortu dira eta ebaluazio aholkuak orokorrak ere ematen dira.
Urmaelak kanpusean
Euskal Herriko Unibertsitateko Campusekin harreman zuzena dugu. 2019an Arabako Campusean ikasleekin auzolanean urmaela sortu zenetik, aholkularitza eta elkarlana bultzatu da Aranzadi eta EHUko ikertzaileen artean. Donostiako Campusean ere anfibioak eta klima aldaketa lotzen dituen unitate didaktikoa garatu eta disenaitu da, etorkizuneko ikasleak inguruko arazo errealak oinarritzat dituzten proiektuetan parte hartzera bultzatuz.
Unibertsitatearekin harremana
Eskoletako Urmaelen Sarean jada EHU-ko hiru kanpusetako Hezkuntza fakultateak inplikatuta ditugu.
Ikusi Donostiako Hezkuntza Fakultatekoen IHGEL proiektuaren bilakaera haien Twitter kontuan: