Oinarrizko konpetentziak eta metodologia

Oinarrizko konpetentziak eta metodologia

Dudarik ez da, zerbait lantzeko modua ematen badute urmaelek, hori konpetentzia zientifikoa dela. Ekosistema berezi moduan, sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko aukera ematen du, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea urmaela beraren eta inguruaren testuinguruan. Hala, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzeko gune aproposak dira.

Ikerketa horiek egiteko erabili beharreko tresneriak barneratuko du ikaslea konpetentzia teknologikoan (mikroskopioak, lupak, pH-metroak...) eta espreski diseinatuak dauden jarduera ezberdinek konpetentzia matematikoan (kontaketak, portzentaiak, azalerak...). Ingurua, eta urmaelen desagerpena ulertzeko kritikoki interpretatu eta erabiliko du ikasleak bere jakintza, gizarte eta herritartasunerako konpetentzia landuaz, eta horiek guztien jarraipena egiteko, teknologia berriek ez ezik, arte sormenak izango du bere lekua, konpetentzia artistikoa garatzeko.

Gelatik atera eta mugimenduan jarri beharko du gorputza ikasleak (konpetentzia motorra), datuak bildu, hipotesiak planteatu eta emaitzak eta ondorioak adierazteko. Horien guztien irakurketa eta zabaltzean, ezinbestekoa izango da hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.

Urmaelek, beraz, proiektu errealak garatzeko aukera ematen dute. Alegia, arazo egoera errealei helduaz, eta horien hariari jarraituz, metodologia ezberdinak erabili daitezke bertan. Hezkutza arloan joeran dauden ikasketa kooperatiboa (IKKI), Arazoetan oinarritutako Ikaskuntza (AOI) eta beste hainbat metodologia dagoeneko erabiliak izan dira egundaino egindako proiektuetan.